I. Congreso / Congress II. Congreso / Congress Opiniones / Opinions Libros / Books Enlaces / Links Noticias / News
Iritzia
x
Euskara eta Ogam idazkera. Ogam idazkera deszifratzeko bide egokiena euskara dela egiaztatu duten ikerketen berri ematen du artikuluak.
Horrela, Edo Nylan (Amsterdam, 1927)
hizkuntzalariaren ustez, saharar jatorrizkoa zen hasierako hizkuntza hura,
amaren zibilizazioaren edukiak zituena, apropos nahastu zuten, jainko
maskulinoen arketipoen arabera birsailkatuz: Utu, Ra, Anu eta beste arketipo
batzuen arabera berrantolatuz eta edukiak ere aldatuz. Ordurarte dibinitate
femeninoen nolakotasunak eta izenak eurak ere aldatuz. Horrela uler dezaket
gure Anderea andros gizonezkoa izatera pasatzea Grezian, adibidez. Egia
esan, Bibliaren erranak honela irakurtzea arriskutsua da. Zeren baliteke
berez gertaturiko gauza bat Yawhek agindu zuela eta kitto esatea. Baina
kontuz berezkoarekin ere. Garai hartan bi kulturen arteko enfrentamendu
gogorra gertatu zena gero eta argiago dago maila zientifikoan. Halere, nire
arreta biziki erakarri duena zera da: Nyland jaunak Interneten eseki duen
liburuan azaltzen duen teoria (www.islandnet.com), eta, batez ere, antzinako
irlandar eta eskoziarren Ogam idazkera enigmatikoa euskararen bidez
dezifratzea. Gure gizonak, mundu osoan zehar gerraz gerra ibili eta gero,
hainbat herriren hizkuntzak ikasi eta gero, matematikoa, biologoa eta
Kanadako oihanetan basozain eta landatzaile porrokatua izan eta gero, 55
urterekin erretiroa hartzeko zoria izan zuen. Bere betiko hobbya Ogam
(marratxoz egindako idazkera famatua) dezifratzea zenez, horrixe ekin zion;
zeltar hizkuntzaren bidez, jakina, zeren euskararen bidez aritzea arlotada
iruditu baitzaie zientifiko gehienei oraintsu arte, hala dio berak. Baina
ezin dezifratu testuok, harik eta hizkuntza egokia etorri zen arte; orduan
dio berak errazegia izan zen (deceptionnely easy).Hark ez ditu ezagutzen
eusko-iberismoaren teoriak ez antzinako hizkuntza guztiak euskararen bidez
dezifratzen dituen Jorge Alonsoren liburuak. Krutwig bai ezagutzen du.
Halere aipatu autoreen hipotesia bera dauka: Sahara lehortuz joan zenean,
emigrazio handi bat gertatu zela milurtekoetan zehar eta hango kultura eta
hizkuntza hedatu zela mundu ezagun guztian. Baina betikoa, askoren
arnegurako: jatorrizko hizkuntza hura gure euskaran kontserbatzen dela
garbien.Irakurri ditut Edok euskararen bidez dezifratzen dituen Ogam
testuak. Liluragarria deritzot. Beste gauza bat da gainerako hizkuntza
aldrebestu batzuk (gaztelania barne) dezifratzen hasten denean sistema bera
erabiliz. Orokortzearen arriskuak. Baina idatzi egin diot Kanadako Sidneyra
eta mezuak gurutzatzeari ekin diogu, nire ingeles kaskarra gorabehera.Honako
hau esan diot Bittor Kapanagaren aspaldiko teoria azalduz: euskarak hiru
egitura desberdin dituela, nire ustez hiru hizkuntza desberdin, jatorri
desberdinetakoak eta duela bost mila urte baino lehenago bateratu zirenak
euskara barnean. Beraz, Nyland jaunak saharartzat daukana euskararen
hirugarren partea dela gutxi gorabehera. Zehazki hamabi erro, eta esan
dizkiot zeintzuk: ama-ara-ura-ore; auz-uku-anu-lea; ale-alha-aza-za(la).
Beste bederatzi erro bereber-iberiarrak direla esan diot, eta gainerako
guztiak, 23 erro, antzinako euskara europar-pirinearrari dagozkionak. Guztiz
44 erro zahar, zeintzuek 160 hitz-enbor garrantzitsu ematen dituzten. Honen
arabera, euskarak ere bere kodea zeukakeen. Eta egia bazan ezpazan, esan
dezatela Derioko plazan.
© berria.info