EUSKARAREN JATORRIA

I. BILTZARRA II. BILTZARRA III. BILTZARRA IV. BILTZARRA V. BILTZARRA IRITZIAK LIBURUAK LOTURAK BERRIAK HIZTEGIA HITZALDIAK

( I. Congreso / Congress   II. Congreso / Congress  III. Congreso / Congress  IV Congreso / Congress  V. Congreso / Congress  Opiniones / Opinions  Libros / Books  Enlaces / Links  Noticias / News  Diccionario / Dictionary  Coloquios )

    

 

HITZALDIAK

 


Hemen agertzen diren hizlariak prest leudeke tokian toki beren teoriak agertzeko, hortarako aski da zuzenean harremanetan jartzea edo baita Webgune honen bitartez.

Los conferenciantes que aquí se mencionan están dispuestos a exponer sus tesis y para ello es suficiente ponerse en contacto bien directamente con ellos o por medio de esta Web.

FELIX ZUBIAGA     Tfno. 946 730486

 

Euskararen sorrera eta lehen kosmologia

Euskaren sorkuntza mitoen jakinduriakin bateratsu dator. Gizakiak izadira begiratu, ausnartu eta haren edertasunaz zoragarritzen denean, haren jatorriaz galdetzen du: Nork egin du? Zein da sortzaile? Zeru urdinaren magia ikusi eta handik ixuritako ura edan, zeruko eguzkia egunsentian irteten ikusi, haren eguerdiko beroa jastatu edo jasan, eta biri beteka eguratzeko airea hartzean, haren bizitazunaz oju egin du. Lurraren emankortasuna ohartu, haren udaberriak eta udazkenak ikusi, lurraren heriotza susmatu eta norbere etorkiiiiizunaz arduratzen da.

Lau elementuak: Ikuskizun harrigarrion aurrean, aurreneko kosmologiak lau gaiki edo elementu bereiztu zituan izadian: ura, sua, airea eta lurra. Laurok dute iturburuan bere sortzailea eta izenez deitzen ditu: INU ³zeru² da eta Inu/uin lotzen ditu hizkunez. ³Uin² bai-da euskaraz uren multso geldia, eta ur/ud xortak dira handik ixuriak. Izadi Ama sortzaileak INU egin zuan gizakion INUDE. Hagatik Inu amatar arkektipoa da eta haren altsotik UTU iduzkia bidaltzen du zeru-lurrak inguratu ditzan eta bizidunen argi eta berotasun izan daiten: ³Utu/su² hizkune egiten bai-du.
Era berean, ERRA dager bizidunen arnasa, ³Erra/aire² bai-dator hizkunez eta azkenik, ILU lurtarren bizilekua, ³Ilu/loi² datorrela. Dagoneko mito asmatzaileek ba zituzten eztabaidarako nahiko pertsonaia: Inu/Ni, Utu/Tu>Zu, lehen nortasunak eta hirugarren pertsonarako Erra/Era edo Ilu/Él aukeran gelditzen zan. Erro edo arketipo hoiekin moldatu zan aurreko euskara edo protoeuskara ere.

Hizkuntzaren gizakundea: Baina goiko elementuen elkarrizketan ez zan ondo nabaritzen gizaki beraren parteletza, bada, bere izatasuna jainko uraz, suaz, aireaz eta loiaz egina zekusanarren, bere nortasuna falta zan hitzaren erroetan. Orduan, gizakiak bere konplexua aztertuz, bere duen Ka kai>gai ukikorra eta bere baitan duen Ba ba/baita kontzientzia, bere gorputz-arimak bezala, aurreratu zituan, eta bien arteko bizia ziurtatzen duen As/Ats arnasa lortzen zuan goikoengandik erritoaren buruz. Horrela gertatu zan hizkuntzaren gizakundea. Horrela osatu zan hizkuntza, zazpi arketipo edo errodun, goiko eta beko entzun-erantzuleen osotasuna egiten duela, ahalik eta elkarrizketa zabalenean.

Mitoazterketa eta gonbaraketa: Guzti honen oinarriak herriko eta herrien mitoetan aurkitzen dira, direla ahoz-ahozko edo idatzizko agiriak. Euskara ahoz-ahozko mitoak  oroitza zabala du eta Sumer eta Egiptoko kulturak, ordea, idatzitako dokumentuetan agertzen dira. Elgarrekin gonbaratu eta harigarria!, bateratsu datoz. Ez dago paleontologia ziurragorik hizkuntzaren lekukotasuna baino, ez eta metodo zientifikoagorik mitoazterketa eta kulturen gonbaraketa baino.

Ondorea: Euskara bera da bere hotsetan gordetzen dituen oroitzaz bere burua eta bere sorrera aztertzeko lain. Euskarak, lehen kosmologiako jakintzan galdetuez gero, erantzuten daki. Nork adieraziko digu guri euskararen jatorria zertan den? Ordenadore erraldoiren batek? Galdetu euskarari. Ez dago bera baino ordenadore argiagorik.

 

euskararenjatorria.eu